XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIKO BIZIMODUARI BURUZKO LIBURUXKA

Imajinatu jendea animatu nahi duzula Euskal Herrira bizitzera etortzeko eta, horretarako, eskuorri bat prestatu behar duzula postaz banatzeko. Jarraitu ondoko urratsei:

1. Pentsatu zenbat orrialde izango dituen liburuxkak.

2. Aukeratu alderik garrantzitsuenak, aurreko orrialdeetan landu duzun txostenetik. Adibidez: Lan egiteko aukerak. / Biztanle gehien dituzten aldeak. / Bizitzeko tokirik lasaienak. / Monumentuak dituzten aldeak...

Eman alderdi bakoitzari buruzko informazio laburra eta aukeratu izenburua alderdi bakoitzarentzat.

3. Banatu testuak liburuxkaren orrialdeetan. Bilatu irudiak edo argazkiak testuetarako.

4. Idatzi izenburu orokor bat liburuxkan jartzeko: Adibidez: BIZI EUSKAL HERRIAN.

EUSKALDUNAK EUSKAL HERRITIK KANPO

Euskal Etxeak

Espainian, Frantzian eta munduko beste herrialde batzuetan, batik bat, Amerikako kontinentean, euskaldun asko bizi dira.

Normalean, atzerriko herrialdeetan bizi diren euskaldunak Euskal Etxeetan biltzen dira.

Etxe horietan Euskal Herrian gertatzen diren berriak jakiten dituzte eta euskal giroaz gozatzeko aukera dute, adibidez, euskaraz mintzatu, dantzak eta tradiziozko kirolak egin eta Euskal Herriko gastronomia ospetsu eta gozoa dastatu.

Euskal Etxea, Txileko Santiagon.

- Bilatu hurrengo informazioa: Espainiako zein eskualde edo hiritan eta munduko zein herrialdetan dauden Euskal Etxeak. Ondoren, bilatu mapan.